XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurrera erori eta hautsi egin zen.

- Eskerrak erdia edanda genuela - esan zuen Arabelek.

Tamalaz, Chrisek ebaki bat egin zuen eskuan kristalak biltzekoan.

- Amak esaten du erratzarekin bildu behar direla kristal hautsiak esan zuen Arabelek.

- Zer duzu, Chris?.

Zurbil eta isil geratu zen Chris.

Gero, berde jarri zen: Ondoezak ematen dit odola ikusten dudan bakoitzean.

Gero, ondoezak eman zion eta erratz armairuaren kontra jo zuen erortzean.

Kolpe honen ondorioz, bere tronpeta lurrera erori zen.

- Mortimer maitea esan zuen Arabelek.

- Penagarria izan da zuk botila hori botatzea.

- Zer egin behar dugu orain?.

Mortimerrek ez zion kasorik ere egin Arabelen galderari.

Chrisen tronpetari begira zegoen adi-adi, aztertu nahian; lehendabizi bere mokoa sartu zuen zulo bakoitzean; gero, burua sartu zuen tronpetaren mutur zabalean;.